Atzealdea ZIURek gogorarazten du irailaren 11n sartu zela indarrean ahultasunen jakinarazpenaren derrigortasuna
ZIURek gogorarazten du irailaren 11n sartu zela indarrean ahultasunen jakinarazpenaren derrigortasuna
CRA bere osotasunean betetzeko bidean lehen mugarri azpimarragarria da hau eta modu aktiboan ustiatzen ari diren ahultasun bat edota gertakari larri bat jasanez gero jarraitu beharreko protokoloa definitzen du
Irailaren 11tik aurrera, enpresek derrigorrez jakinarazi behar dituzte elementu digitalak dituzten produktuei eragiten dieten gertakari larriak edo modu aktiboan ustiatzen ari diren ahultasunak. Cyber Resillience Act (CRA) delakoaren lehen mugarri aipagarria da. Bere bizi-ziklo osoan elementu digitalak dituzten produktuen segurtasuna indartzeko Europako araudien multzotik abiatzen da, eta abenduan sartuko da indarrean erabat. ZIURek, horren inguruan egiten duen dibulgazio- eta kontzientziazio-lanaren barne, infografia didaktiko baten bidez azpimarratu nahi du nola eragingo duen CRAk Gipuzkoako industria-ehunaren prozesuetan barne hartzen duen lehen betebehar horrek.
Lehen urrats honek enpresak behartzen ditu modu aktiboan ustiatzen ari den zibersegurtasun ahultasun bat eta produktuari eragiten dion gertakari larri bat jakinaraztea. Epe zorrotz batzuen barne gainera. Lehenengo 24 orduetan, gehienez ere, enpresak alerta goiztiar bat igorri beharko du eta 72 ordutan, gehienez ere, jakinarazpen formal bat. Hortik aurrera, enpresak 14 egun izango ditu behin-betiko txostena osatzeko ustiaturiko ahultasunen kasuan eta hilabete gertakari larri bat jasanez gero.
ZIURek halako egoera bati aurre egiteko jarduera-protokoloa behar bezala definituta izatea gomendatzen du, erasoa nork detektatzen duen, nork erabakitzen duen, nork jakinarazten duen eta epeak nola betetzen diren zehazteko. Gertakari hauek ENISAri eta dagokion tokiko CSIRT-ari jakinarazteko 'Single Reporting Platform (SRP)' tresna erabiliko da. CRAk, bestalde, enpresak AR (Asigned Representative) izeneko ordezkari nagusi baimendu bat izendatzera behartzen du. Ordezkari horrek sortuko du enpresaren profila, bere datu publikoekin, eta hark egingo ditu jakinarazpenak. Nolanahi ere, nagusiak baimendutako bigarren mailako ordezkariak ere egon daitezke, eta horiek ere gorabeherak jakinaraztezko ahalmena izango dute. ENISAk, honen harira, gomendatzen du jakinarazpen oso bat dagoenean erregistratzea soilik, eta ez soilik prebentzioz.
Enpresak, azken finean, honako baldintza hauek prest edukitzera behartuta daude irailaren 11tik aurrera: EU Login-ez bitartez egingo den SRP plataforman erregistratzea, AR nagusia eta ordezkoa aukeratzea, gertakari bat izanez gero 24 eta 72 ordutan jakinarazpen-epeak betetzeko barne-prozedura definitzera eta azken txostena nola egingo den zehaztera.
Industria-produktuaren hornidura-kateko segurtasunaren inguruko web-mintegia
CRA legearen testuinguruan, ZIURek industria-produktuaren hornidura-kateko segurtasunaren inguruko web-mintegi bat eskainiko du irailaren 24an. Erosketa saileko zuzendari eta lan-taldeari zuzenduta dagoen saio hau profil teknikoa duten langileentzat ere aproposa izango da. CRA legearen inpaktua eta erantzukizunak ulertzen ikastea, bai eta hirugarrenen osagaiek, softwareak eta zerbitzuek sartutako erantzukizunak eta arriskuak ere, hornidura-katearen erasoak antzematea eta hornitzaileak, hardwareak, firmwareak eta txipak hautatzeko eta homologatzeko irizpideak aplikatzea, edo osagaiak eta SBOMak kudeatzea, eta hirugarrenen ahultasunak gainbegiratzea ere izango dira hitzaldiaren helburuetako batzuk.
Web-mintegirako esteka: https://www.ziur.eus/es/actualidad/agenda/