CRA legeari buruzko ohiko galderak

Erregelamenduaren bigarren fasea 2026ko irailaren 11n jarri zen indarrean, eta enpresek beren jarduteko modua aldatu behar izan dute, legeak aldi horretarako ezartzen dituen baldintzen arabera. Data honetatik aurrera, fabrikatzaileek modu aktiboan ustiatutako kalteberatasunak eta gertakari larriak jakinarazteko betebehar kritikoa aplikatzen hasi da.

Hurrengo mugarria 2027ko abenduaren 11n iritsiko da, eta hori izango da araudiaren aplikazio osoa . Data hobetatik aurrera, EBn merkaturatutako elementu digitalak dituzten produktu guztiek zibersegurtasun-baldintza guztiak bete beharko dituzte (CE marka barne).

Europako Ziberresilentzia Legea: Produktu digital seguruagoak eta babestuagoak lortzeko

Atal honetan, konektatutako produktuen fabrikatzaileen artean ohikoenak diren zalantzak jaso nahi dira, gehienak araudiaren 13., 14., 16., 31., 32. eta 69. artikuluei lotutakoak.

Diseinuari buruzko zalantza

CRA aplikatu aurretik diseinatutako produktuak, araudia betetzen ez badute, berriz diseinatu beharko lirateke?

Ez beti. CRAren aurretik diseinatutako produktu batek merkatuan jarrai dezake birdiseinurik gabe, baina fabrikatzaileak, arriskuen ebaluazioarekin eta dokumentazio teknikoarekin, zibersegurtasun-maila egokia (aplikagarriak diren funtsezko baldintzak betetzen dituena) lortzen duela froga badezake soilik.

Araudiaren 13. eta 32. artikuluak eta I. eranskina

Ahultasunen jakinarazpenari buruzko zalantza

ENISAri eta bezeroei liburutegi integratu batean aurkitutako ahuleziak jakinarazi beharko litzaizkieke?

Bai, zaurgarritasuna existitzen bada eta zure produktuan ustiatu badaiteke.

Ez da beharrezkoa bezeroaren makina batean ustiatu arte itxarotea.

Araudiaren 14. artikulua

Stock-ari buruzko zalantza

2027/12/11 baino lehen merkatuan jarritako stocka saltzen jarrai daiteke legea betetzen ez badu?

Bai, baina stocka agortu arte. 2027/12/11 baino lehen merkatuan jarritako stocka 2028an agortu daiteke, baina data horren ondoren fabrikatutako unitate berriek CRA bete behar dute saldu aurretik.

Araudiaren 69. artikulua

SBOM-ari buruzko zalantza (ETE)

ETE bat naiz. Software-materialen zerrenda (SBOM) sortu eta mantendu behar dut?

Bai, ETEek Software Materialen Zerrenda bat (SBOM, ingelesezko sigletan) sortu eta mantendu behar dute, gutxienez beren produktuen lehen mailako gelak estaltzen dituen makina bidez irakurtzeko modukoa.

Araudiaren I. eranskineko II. zatiko lehen puntua, II. eranskineko bederatzigarren puntua, eta VII. eranskineko bigarren eta zortzigarren puntuak.

SBOM eta VEXi buruzko zalantza

Nahitaezkoa da SBOM fitxategi bat izatea, baina, nahitaezkoa al da VEX deklarazioko fitxategi bat sortzea ere, eragindako osagaian kalteberatasun batek duen eragina aztertzeko?

SBOM software-materialen zerrenda duen fitxategia da, eta VEX fitxategiak SBOM fitxategia osatzen du, osagaietakoren batek ahultasunik duen eta ahultasun horrek produktuari nola eragiten dion aztertzeko. CRAk esplizituki VEX artxibo gehigarri bat sortzera behartzen ez badu ere, bere eskakizun batzuk betetzearen ondorioz, praktikan, dokumentu hau beharrezkoa da.

Araudiaren I. eranskineko II. zatiko lehen puntua

Produktu-familiei buruzko zalantza

CRA legeak produktuen familiak taldekatzeko aukera ematen digu?

Bai, CRA legeak aukera ematen digu produktu-familiak taldekatzeko, baina kontuan izan behar da, betiere, diseinuaren eta segurtasunaren arloko kontsiderazioak berdinak izan behar direla.

Araudiaren 13.2., 13.4. eta 31. artikuluak


Infografia honek azaltzen du nola aplikatu CRA fabrikatzaile batek sistema industrial konplexuak hardware, firmware, software edo konektibitate konfigurazio desberdinekin merkaturatzen dituenean. Ebaluazio eta dokumentazio komun batek hainbat aldaera har ditzake, arkitektura, segurtasun-diseinua, aurreikusitako helburua eta arrisku-profila partekatzen badituzte. Hala ere, konfigurazio bakoitza identifikatu eta trazatu egin behar da: diferentzia batek arriskuak, datu-fluxuak, pribilegioak edo segurtasun-neurriak aldatzen dituenean, ebaluazioa, espediente teknikoa eta proba aplikagarriak zabaldu beharko dira.

Ikusteko beste modu bat litzateke, produktu bat baino gehiago badituzu, eta eraso-bektore eta konplexu gehien dituen produktuari buruzko AARRa eta dokumentazioa egiten badira, errazagoa izango dela lan hori berrerabiltzea osagaiak partekatzen dituzten familia bereko produktu sinpleagoetarako. Adibidez, 3D inprimagailu bat baino gehiago merkaturatzen badituzu, eta inprimagailu batek wifi, ethernet eta usb konektagarritasuna badu, eta beste bertsio batzuek usb baino ez badute, konektagarritasun gutxiagoko bertsioek makinarik konplexuenaren dokumentazioa erabil dezakete. Dokumentazio teknikoan errazagoa da adieraztea bertsio errazetan funtzio horiek ez daudela eskuragarri.

CRA prestatze aldera, eraso-azalera handiena duen produktutik abiatuz gero, ebidentziaren zati handi bat berrerabil daiteke, betiere familiaren aldaera bakoitzaren arriskuak eta baldintzak osorik estaltzen dituela frogatzen bada.

SRP jakinarazpen plataformari buruzko zalantzak

Fabrikatzaileek eta kode irekiko softwarearen administratzaileek, zer eta nola jakinarazi behar dute 2026ko irailaren 11tik?

Aktiboki baliatutako kalteberatasun bat edo gertakari larri bat jakinarazi behar dute nahitaez. Kasuren baten berri izan ondoren, jakinarazpen bat egin behar dute lehenengo 24 orduetan, gehienez ere. Alerta goiztiar horrek produktuaren eta akats-motaren oinarrizko identifikazioa izan behar du (azterketa tekniko sakonaren beharrik gabe). Aitzitik, zaurgarritasunaren edo intzidentearen berri izan eta lehenengo 72 orduetan (gehienez), bigarren jakinarazpen bat egin behar dute larritasunarekin, adierazle teknikoekin eta hasierako zuzenketa- edo arintze-neurriekin.

Araudiaren 14. eta 16. artikuluak

CRA ezartzeko ZIUR Azelerazio Programa

Dakizunez, arlo horretan enpresei laguntzeko programa berezi bat jarri dugu martxan, ZIUR Azelerazio Programa izenekoa. Programa honek CRA ezartzen lagundu nahi dio enpresari, produktuen ebaluazio-prozesua erraztuz, besteak beste. Horretarako, Euskadiko zibersegurtasun ekosistemako hainbat enpresaren laguntzarekin lan egiten dugu. Enpresa horiek ekimen honen bidez eskura dauden zerbitzuen hedapenean eta lege honen ezarpenarekin lotutako ebaluazio-prozesuetan parte hartzen dute.

Kontsultatu gure agenda jakiteko zer prestakuntza eta jardunaldi ditugun martxan CRAren ezarpenari buruz, eta ez izan arazorik guri idazteko cra@ziur.eus postontzira, edozein motatako zalantzak argitzeko.

cra@ziur.eus postontzia gaitu dugu interesa duten enpresek Ziberreesilientzia Araudiarekin (CRA) lotutako zalantzak eta kontsultak helarazteko